Goi nabigazio menura joateko
Kirol aukeraketara joateko
Nabigazio menu nagusira joateko
Edukietara zuzenean joateko

KIROLAK.net

Eu | Es
Hemen zaude: Hasiera » Kirola eta gizartea » Osasuna eta elikadura  » 

Oinarrizko dieta osasungarria

Kirolprobak.com    

Oinarrizko dieta osasungarria

Ondoren, oinarrizko dieta orekatu bat eskainiko dugu, eredu gisa edo:

  • 1 Likidoa:
    Gomendatzen da egunean zehar eta otorduen artean kopuru txikitan edatea, gutxienez, 2,5 eta 3 l. bitartean, ura eta fruta zukuen artean, 2/1 proportzioan. Ahalik eta kaferik gutxien hartu behar da, baita ahalik eta kafeinadun freskagarririk eta gaseosarik gutxien ere. Ahal dela ere ez da behi esnerik edan behar, edo, behintzat ez egunero basokada bat baino gehiago.
  • 2 Gosaria:
    Frutak, zuku naturalak, zereal integralak (muesli) jogurt biologikoarekin, ogi integrala oliba olio eta tomatearekin. Gazta pixka bat (hobe freskoa bada), fruitu lehorrak, malta, infusioak, txikoria. Soia esnea.
  • 3 Hamaiketakoa:
    Frutak, ogi integrala (ogitartekoa) gaztarekin, oliba olioarekin, patata arrautzopil edo arrautzopil frantsesarekin, tomatearekin, antxoekin, etab.
  • 4 Bazkaria:
    Barazki gordinak (entsaladak) eta kuzinatutakoak, arroz integrala eta zereal integralak (egosiak edo ernamuinetan), pasta mota guztiak (integralak), lekari egosiak edo ernamuinetan (dilistak, garbantzuak, soia, etab.). Tofu-a, seitan-a. Arraina (urdina bada, hobe), arkumea (gantzik gabea) edo baserriko oilaskoa, ahatea edo indioilarra, gehienez, astean bitan. Baserriko arrautzak, baina arrautza frijiturik ez. Sekulan ez txerrikirik edo hestebeterik: salbuespen bakarra, ezkur urdaiazpikoa edo York urdaiazpikoa. Patatak, frutak.
  • 5 Askaria:
    Frutadun jogurtak, platanoak, fruitu lehorrak, infusioak
  • 6 Afaria:
    Gutxi gora-behera bazkarian bezala. Horrez gain, zopak edo barazki irakinak, etab. Ogi integrala.
AFEDEGIren logotipoa  Gipuzkoa.neten logotipoa  Kirolaken logotipoa
 XHTML - CSS - AAA | © 2010 Kirolak.net | Sarbide politika | Webgunearen mapa | info@kirolak.net | Pribatutasuna | Kredituak