Saltar al menú de navegación superior
Saltar al selector de deportes
Saltar al menú principal
Saltar directamente a los contenidos

KIROLAK.net

Eu | Es
Estás en: Inicio » Noticias » 

Detalle de la noticia

Kirolprobak.com    

ASTEBURUKO HERRI KIROL EKITALDIAK | Viernes, 23 de julio de 2010

EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA
Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako azkenaurreko saioa jokatuko da larunbatean (uztailak 24), Berangon (Bizkaia). Ezohiko ordutegian jokatuko da saioa, 19:30ean.

SAIOA: hamaikagarrena
JARDUNALDIA: 580 kiloko bigarren jardunaldia
EGUNA: uztailak 14 (larunbata)
LEKUA: Berango (Bizkaia)
ORDUA: 19:30
TALDEAK:
Gaztedi A eta Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia), Getxo (Getxo, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia) eta Goiherri B (Erandio, Bizkaia).
Lehen jardunaldian Goiherri A taldeak irabazi zituen tiraldi guztiak, eta ez da batere erraza izango Erandioko taldeari ataka istea aurtengo txapelketako hirugarren txapela buruan jar dezan. Izan ere, 640 eta 600 kiloetako txapela berak irabazi zituen.
II. MAILAKO EUSKADIKO AIZKORA TXAPELKETA (kanporaketa)
Maila Nagusira igotzeko bideari ekingo diote Euskadiko mailaketan II. Mailan diharduten aizkolariek, heldu den igandean (uztailak 25) kanporaketa jokatuko baitute Elizondon. Kanporaketa horretan 12 aizkolari lehiatuko dira, eta lehenengo sei sailkatuek lortuko dute finalerako txartela.

Eguna: Uztailak 25, Igandea
Tokia: Elizondoko (Nafarroa Garaia) Laxo plazan
Ordua: 19:30
Egin beharreko lana: kanaerdiko hiru enbor (54 ontza)
60 ontzako enbor bat
Oinbiko enbor bat (72 ontza)

Aizkolariei dagokienez, guztira hamalau aizkolari dira II. Mailan, 2010ean, eta denek dute kanporaketa jokatzeko aukera, baina Daniel Vicentek eta Joxejuan Barberenak esku ez hartzea erabaki zuten. Hortaz, 12 aizkolarik hartuko dute parte, eta lau aizkolariko hiru txandatan banatuta ariko dira. Berezitasun gisa esan behar da, Mugertza aita-semeak ariko direla saioan; hots, aita Fausto, eta, Ugaitz eta Aratz semeak. Horrez gain, aizkolari guztiak Nafarroa Garaikoak (bost) eta Gipuzkoakoak zazpi) dira.


AIZKOLARI ZERRENDA:
Manuel Kañamares (Aroztegi, Nafarra Garaia; 46 urte)
Xabier Mindegia (Beintza Labaien, Nafarra Garaia)
Ander Erasun (Aurtiz, Ituren, Nafarroa Garaia)
Arkaitz Olano (Leitza, Nafarroa Garaia)
Oihan Larretxea (Bera, Nafarroa Garaia)
Jexuxmari Lasa (Legorreta, Gipuzkoa)
Fausto Mugerza (Mutriku, Gipuzkoa; 51 urte)
Aratz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa)
Ugaitz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa)
Joxemari Teietxea (Oiartzun, Gipuzkoa; 35 urte)
Joxe Ugarteburu (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa; 54 urte)
Javier Aranberri Elorriaga (Gipuzkoa)

Iazko kanporaketari dagokionez, Aitzol Atutxa Dimakoak (Bizkaia) egin zuen denborarik onena, abuztuaren 15ean, Baliarrainen (Gipuzkoa). Ondiorioz, finalera sailkatu zen, eta baita ondoko beste bost aizkolariok ere, hurrenez hurren sailkatu zirelarik: Manuel Kañamares (Aroztegi, Nafarroa), Jon Rekondo (Leitza, Nafarroa), Fausto Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa), Joxemari Telletxea (Oiartzun, Gipuzkoa) eta Joxe Ugarteburu (Ezkio-Itxaso).

Igandeko kanporaketan ariko direnen artean, Xabier Mindegia , Telletxea, Fausto Mugertza, Aranberri , Erasun, Kañamares, Ugarteburu eta Aratz Mugertza aritu ziren iaz. Jexuxmari Lasak ez zuen kanporaketa jokatzerik izan, min hartuta zegoelako. Arkaitz Olano, Oihan Larretxea eta Ugaitz Mugertza III. Mailatik igo ziren, hurrenkera horretan sailkatu zirelarik finalean; Olanok jantzi zuen III. Mailako txapela.

Joxe Ugarteburu eta Fausto Mugertza hirugarren eta laugarren sailkatu ziren iazko finalean.

HARRI-JASOTZEA
V. LAUKARIZKO HARRIA
Azken lau urteotan bezalatsu, larunbatean jokatuko da Laukarizko harria Txapelketa, Laukarizen (Mungia, Bizkaia). 134 kiloko pisua du Laukarizko harriak, eta harri baldar eta trakets horietakoa da.
EGUNA: uztailak 24 (larunbata)
LEKUA: Laukarizko (Mungia, Bizkaia) pilotalekua
ORDUA: 19:30
LANA: ahalik eta jasoaldi gehien egitea 134 kiloko harri baldarrarekin, bost minutuko txanda bakarrean
HARRI-JASOTZAILEAK (hamahiru):
Xabier Igoa (Aldatz, Nafarroa Garaia), Iraitz Telleria (Lasarte-Oria, Gipuzkoa), Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.a (Aia, Gipuzkoa), Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a (Aia, Gipuzkoa), Unai Bertiz (Sunbilla, Nafarroa Garaia), Josetxo Urrutia (Leitza, Nafarroa Garaia), Jokin Eizmendi (Zarautz, Gipuzkoa), Joseba Ostolaza (Zestoa, Gipuzkoa), Urtzi Telleria (Lasarte, Gipuzkoa), Xabier Ariztegi (Nafarroa Garaia), Iban Ugartemendia, Joxe Calvo eta Aimar Irigoien (Errezil, Gipuzkoa)

Iaz Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.ak irabazi zuen, 20 jasoaldi eginda. Horrenbestez, Aiako (Gipuzkoa) harri-jasotzaileak txapelketako marka ondu zuen, eta laugarren urtez jantzi zuen txapela, erreskadan. Zortzi kirolari lehiatu dira hurrenez hurren: Xabier Igoa (Aldatz, Nafarroa), Iraitz Telleria (Lasarte-Oria, Gipuzkoa), Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.a, Bernardo Ureta Urpe (Arantzazu, Bizkaia), Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a, Unai Bertiz (Sunbilla, Nafarroa), Josetxo Urrutia (Leitza, Nafarroa) eta Jokin Eizmendi (Gipuzkoa).
Izeta II.a txapeldunak hiru jasoalditan ondu zuen 2007an lortutako marka (17 jasoaldi). 43 urte ditu eta 1,72 metroko garaia. Hauxek dira Izeta II.ak egin dituen markak Laukarizko Txapelketan: 16 jasoaldi (2006), 17 jasoaldi (2007), 16 jasoaldi (2008) eta 20 jasoaldi (2009).
Heldu den astelehenean (uztailak 26), II. Mailako Gipuzkoako Aizkora Txapelketa eta Gipuzkoako Txinga-eroate txapelketak jokatuko dira, Mendaron (18:00).

Logotipo de AFEDEGI  Logotipo de Gipuzkoa.net  Logotipo de Kirolak
 XHTML - CSS - AAA | © 2010 Kirolak.net | Política de accesibilidad | Mapa del sitio web | info@kirolak.net | Privacidad | Créditos